• 6
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ondarea bertatik bertara programaren beste ekitaldi bat izango da larunbat honetan, ekainaren 6an. Programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen du eta udaletako kultur teknikariekin eta eskualde desberdinetako kultur eragileekin batera, programa erakargarri bat jarri du martxan ohiko zirkuituetatik kanpo dauden eta ezkutuko edo ezezagun diren ondare elementuak ezagutzen eta aurkitzen jarraitzeko gonbita eginez.

    Lazkaori dagokionez, Lazkaoko Beneditarren Fundaziora antolatu dute bisita gidatua. Ekainaren 6an izan daiteke goizeko 10:30etan hasita.
    Lazkaoko Beneditarren Fundazioak Juan Jose Agirrek urtetan bildutako kartelak, aldizkariak, pegatinak, panfletoak… gordetzen ditu, guztiak ere Euskal Herriko historia garaikidea ezagutzeko ezinbestekoak. Bisitariek dokumentu horiek guztiak ikusteko aukera izango dute, eta guregana nola iritsi diren, beraiekin zer lan egiten dugun eta ikertzaileek zertarako erabiltzen dituzten erakutsiko diegu.
    Bertan parte-hartzeko izena eman behar da telefonoz (943 888781) edo e-mailez: lbf@lbf.eus
    Prezioa: Doan
    Oharra: Plaza mugatuak (15).
    Programari buruzko informazio gehiago hemen.
    Lazkaoko Beneditarren fundazioari buruzko informazio gehiago beste leku honetan.

     

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /