• 5
    IRAI
    2015
    Goierriko II. Erromeri Bira: Ordizian

    Badator II. Goierriko Erromeri Bira! Larunbat honetan, hilak 5, gaueko 23:00etan Gozategirekin Ordiziako Plazan. Animatu!!

  • 16
    UZT
    2015
    Goierriko I. Erromeri Bira: Lazkaon

    Goierriko I. Erromeri Birako azken saioa izango dugu, ostegun honetan, hilak 16, gaueko 22:00etan Lazkaon, Drindots musika taldearekin. ANIMATU!

  • 28
    EKA
    2015
    Ordiziako San Pedro bezperako erromerian izango gara

    Hilaren 28an, igandea, Ordiziako San Pedro bezperako erromerian izango gara. Ekitaldia Ordiziako plaza nagusian izango da, 12:30etan, eta bertan parte hartuko dugun dantza taldeak ondorengoak izango gara: Amets Bide (Ordizia), Alurr (Ibarra), Anitz (Anoeta) eta Oin Arin (Lazkao). 

    * Ikusi egitaraua argazkian. 

  • 19
    EKA
    2015
    Datorren ikasturterako izen ematea

    Ikasturtea amaitzeko, hilaren 19an plazan afaldu eta dantzaldia izango dugu. Eta egun horretan bertan, arratsaldeko 17:00-18:30 bitartean Areria Kulturgunean izango da datorren ikasturterako izena emateko aukera ere. Animatu neska-mutilok, datorren ikasturtea berezia izango da eta! Oin Arin dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du!!

  • 14
    EKA
    2015
    Lazkaoko Dantzari Txiki Eguna

    Hilaren 14ean, igandea, Dantzari Txiki eguna ospatuko dugu Lazkaon.

    Egitaraua ondorengoa izango da:

    10:30 Dantzariei ongi-etorria eta hamaiketakoa plazan.
    11:00 Dantzarien kalejiraren irteera 3 taldetan banatuta.
    13:00 Dantzarien alardea Lazkaoko plazan.
    14:00 Bazkaria etxe edo elkarteetan.
    17:00 Dantza saioa Jon Urbietaren eskutik.

    Eguna ongi pasatzeko gonbidatu ditugun dantza taldeak berriz, ondorengoak dira:

    Dimako Gazte-Barri
    Ordiziako Amets-Bide
    Beasaingo Aurtzaka
    Zumarraga-Urretxuko Irrintzi

  • 30
    MAI
    2015
    Goierriko I. Erromeri Bira: Legorretan

    Urretxuko erromeriaren ondoren, Legorretan izango dugu Goierriko I. Erromeri Birako hurrengo saioa:
    - Eguna: Maiatzak 30, larunbata
    - Ordua: 19:00etan
    - Lekua: Herriko plazan
    - Sagardo eguna da
    ANIMATU!

  • 15
    MAI
    2015
    Dantza ikuskizuna Ordiziako, Anoetako, Ibarrako eta Tolosako taldeekin batera

    Maiatzaren 15an, ostirala, iluntzeko 19.30etan Alurr, Amets Bide, Anitz eta Oin Arin dantza taldeok Ordiziako, Anoetako, Ibarrako, Tolosako eta Lazkaoko 100 dantzari inguru bilduko ditugu Lazkaora dantza emanaldi bat eskaintzeko Areria kulturgunean. Talde bakoitzak bi dantza egingo ditu, ongi koordinatuta eta jantziak eta eszenaratzea ongi zainduz. Sarrerak doan izango dira, baina aforo kontuagatik leihatilan eskatu beharko dira egunean bertan, aretora sartu aurretik. 

  • 3
    MAI
    2015
    Lazkaomendiko festak

    Festei amaiera emateko, maiatzaren 3an Lazkaomendiko jaietan ere giroa alaitu asmoz izango gara. Haur jolasen osterako (12.00-12.30) erromeria eder bat antolatu dugu trikitilariekin batera, dantzariez gain, bertan dagoen edonork ere dantza egin dezan.

  • 1
    MAI
    2015
    XXXV. Dantza suelto txapelketa

    Maiatzaren lehenarekin batera  XXXV. dantza libreko txapelketa izango dugu 18.00etan herriko plazan.

  • 1 2 3 ... 7 8 9 Hurrengoak »
<< 2017, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
56
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /