• 5
    MAR
    2017
    MARTXOKO EGITARAUA

    Kaixo Gazte!

    Hemen duzue hilabete honetako egitaraua. Dakizuen moduan martxoaren 8an emakumeen nazioarteko eguna da, beraz egitaraua honen inguruan izango da. 

    Hori dela eta ekintza berezi batzuk egingo ditugu, autodefentsa tailerra, genero tailerra eta kirol solasaldia, hain zuzen ere.

    ANIMATU ETA PARTE HARTU!

  • 5
    MAR
    2017
    Mendi irteera Nerbioiren ur-jauzia

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 12. irteera dugu hau.

    Helduentzako bakarrik da. Lazkaotik Araba, Bizkaia eta Burgosko mugak dauden

    inguruetara joango gara oraingoan, Gibijo mendizerrara, hain zuzen ere. Berberana

    herritik abiatu eta Delika zintzurrean dagoen Nerbioi ibaiaren ur-jauzia ikustera

    inguratuko gara. Ibilbidean, “Rubén eta “Hoyo Nuevo” izeneko behatokietatik,

    Otsotegitik, Artzainen monumentutik, “Paules” kobazulotik eta Langraizko Santiago

    monastegitik igaroko gara irteera tokira iritsiko garelarik ibilbide zirkularra eginez.

    Nerbioiren ur-jauziak 270 metro ditu. Ikuskizun ederra!!! Paisaia oso politak!!! 201

    metroko desnibela, 13 km. eta 3 ordu eta erdiko iraupena du ibilbideak eta oso erreza

    da. Villanañe herriko Angosto izeneko Kanpinean bazkalduko dugu. Martxoak 2rako,

    osteguna, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 636979154 edo

    amalur.me@gmail.com postara idatziz. Anima zaitezte!!

    EGUNA: Martxoak 5, igandea.

    ORDUA: KONTUZ, 8:00etan, Itzala tabernaren parean.

    ITZULERA: 19:00ak aldera.

  • 7
    OTS
    2017
    Kzguneko otsaileko planifikazioa

    Kzguneko otsaileko planifikazioa

  • 12
    OTS
    2017

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 11. irteera dugu hau.

    Lazkaotik Ibarrako auzoa den Izaskun (289 m.) aldera joango gara oraingoan. Tolosatik

    Izaskuna igo, Uzturre (735m.) menditik igaro eta, hemendik, Belabieta (705m.) aldera

    joko dugu, ondoren, Izaskuna itzultzeko. 600 metroko desnibela, 12 kilometroko luzera

    eta 3 ordu eta 40 minutuko iraupena du. Ibilbide aldapatsua hasieran baina, erraza eta

    polita ondoren. Hernioko paisaia zoragarriak ikusten dira ibilbidetik,

  • 29
    URT
    2017
    Mendi irteera Idiazabal

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 10. irteera dugu hau. Idiazabalgo

    jaiak direla eta, zenbait korrika-saio antolatzen dituzte adin ezberdinekoentzat, bertan

    Lazkaoko haur, gazte eta heldu ugarik parte hartzen dutelarik. Ikuskizunaz gozatzeko eta

    korrikalariak txalotzeko, ohiko bihurtu da Idiazabala egiten den irteera. Hamaiketako ederra

    egin eta utzuliko gara etxera. Lazkao – Amoskategi baserria - Aranguren baserria – Ojarbi

    baserria eta Idiazabal izango da ibilbidea. Erraza da. Anima zaitezte!!!

    EGUNA: Urtarrilak 29, igandea.

    ORDUA: 8:30ean, Itzala tabernaren parean.

    ITZULERA: 14:00ak aldera.

  • 15
    URT
    2017
    Mendi irteera Intxurre

    Lehenik eta behin Urte Berri On denoi. Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 9. irteera dugu hau.  Lazkaotik Aldaba aldera joango gara oraingoan. Aldabatik Intxurre mendira igoko gara eta hemendik, Legorretako Berostegi auzora jaitsiko gara. 495 metroko desnibela, 13 kilometroko luzera eta 4 ordu eta erdiko iraupena du.

  • 10
    URT
    2017
    URTARRILEKO EGITARAUA

    Kaixo!

    Hementxe duzue Gaztelekuan urtarrilean egingo diren ekintzen egitaraua.

    ANIMATU ETA ETOR ZAITEZ!

  • 26
    ABE
    2016
    GABONETAKO EGITARAU BEREZIA

    Kaixo gazte!

    Gabonak iritsi dira eta gaztelekuan programazio berezia prestatu dugu zuentzat; tailer anitzak, Txuri Urdin izotz jauregira irteera, jolasak, etab.

    Beraz, animatu eta etor zaitez ondo pasatzera!

  • 14
    ABE
    2016

    Sentsibilizazio eta mobilizaziorako ekimen baten aurrean gaude, preso ohiek bultzatua, herri borroka piztu eta presoen Kolektiboarekiko gure babesa adierazteko pentsatua dagoena.

     

    Bizitza osoa, modu batera edo bestera, amnistia, bakea eta gure herriaren askatasunaren alde borrokan ari diren milaka eta milaka herritarrei begira zuzendua dago ekimena.

     

    Usurbilen burutuko dugun ekimena osagarria da, sakabanketa, gaixo larrien auzia edo presoek pairatzen dituzten eskubideen urraketak salatezko hainbat eragileren aldetik antolatzen diren ekimenekiko.

     

    Kalera! Euskal Herriaren ziklo historiko oso bat ordezkatzen duten "Presoak kalera! leloaren jarraipena delako, eta preso ohiek argi adierazi nahi dugulako, gu eta egun espetxean daudenak ez goazela etxera, kalera goazela, borrokan jarraitzeko.

     

    Ekimen honekin bat eginez, Lazkaon honako deialdiak izango ditugu:

     

    ABENDUAK 16, 17, 18 :  Lazkaoko preso ohien eskulanen erakusteka frontoian

     

    ABENDUAK 23 eta 30ean 20:00etanElkarteratze Ibiltariak

     

    URTARRILAREN 8an 13:00etan:  Elkarteratze Ibiltaria

     

Garraioa
<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /