• 4
    MAR
    2013
  • 4
    MAR
    2013

    Udalak, Aste Santuko oporrak gertu ditugula eta haurren oporraldirako martxan izango den ludoteka zerbitzuan izena emateko epea zabaldu du. Jolasa nagusi izango da, tailer, joku eta beste hainbat ekintzaz ongi pasatzeko helburua izango da.

    EGUNAK: martxoak 25,26,27 eta apirilak 2,3,4 eta 5

    ORDUTEGIA: goizeko 10:30etatik 13:00etara

    GUNEA: ARERIA kultur gunea

    NORI ZUZENDUA: H.H 3tik L.H 6ra(2001 - 2009 urteetan jaioak)

    PLAZA KOPURUA: 70

    KUOTA: 10 €.(kontu korronte bidez kobratuko da)

    IZENEMATEA: Izenemateko orria kiroldegian entregatuz

    IZENEMATEKO EPEA: azken eguna MARTXOAK 8

  • 15
    MAR
    2013
    OIN ARIN Dantza Taldearen URTEKO EMANALDIA!

    Iazkoan plazako arbolak gure dantzariei buruz kontaturiko istorio ederrez gozatzeko aukera izan zenutenontzat, errepikatuko zenutenontzat, joaterik izan ez zenutenontzat... Zuek guztiontzat eskainiko dugu Martxoaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 18.00etan, urtero eskaini ohi dugun emanaldia. Aurtengoan gainera bere sustraiei jarraituz datorren bisitari bat izango dugu gurean. Anima zaitezte guztiok ikustera!

  • 6
    MAR
    2013
    "Bakea, justizia eta egia" hitzaldia Lazkaon.

    Euskal Herria bizi da! solasaldietako hirugarrena izango da asteazken honetan, Lazkaoko Gerriko Txokoan.

  • 8
    MAR
    2013
    18. KORRIKArekin DANTZAN

    Datorren martxoaren 14an, KORRIKAren hemezortzigarren edizioari emango zaio hasiera Andoainen, egun horretan bertan Lazkaotik pasa eta hilaren 24ean Baionan amaituko delarik. Lasterketa honetan, lekukoak eskuz esku zeharkatzen du Euskal Herri osoa eta milaka euskal herritarrek parte hartzen dute ekitaldi honetan, lekukoa eramanez edota korrika. Oin Arin dantza taldean ordea, aurrez hasiko gara lasterketa sinboliko honen prestaketarako ekintzekin, eta zuek guztiok ere gonbidatuta zaudete hilaren 8an arratsaldeko 19.00etan plazan egingo den festara. 

  • 2
    MAR
    2013

    Larunbatean, goizeko 10:30 tan fronteniseko final laurdenak

  • 1
    MAR
    2013
    Atez-ate Katalunian. Polemika? Ez, emaitzak eta ekonomia.

    Jordi Baucelles (CIU) Taradell-eko alkateordea eta Kataluniako Hondakinen Ajentziako aholkulari teknikoa denak bere esperintzia kontatuko digu.

     

    Martxoak 1, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Areria antzokian

  • 14
    MAR
    2013
    Korrika iritxi da Lazkaora
    Iritxi da Korrika Lazkaora, festa giroan ospatzeko gaueko 21:30etan Lazkaomendiko bidegurutzean izango ditugu Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilari eta panderokoleak gogotxu, trikitixaren doinu goxoekin gure belarriak goxatuz.
  • 8
    MAR
    2013
    Korrika iristerako, motorrak berotzen.
    Korrika 18 euskararen aldeko lasterketa martxoaren 14an arratsaldeko 16:30etan hasiko da Andoainen, egun berean gaueko 21:34etan pasatuko da guretik, Lazkaotik. Martxoaren 24an Baionan bukatuko delarik " Eman euskara elkarri" lelopean. Motorrak berotzen joateko hainbat ekitaldi prestatu ditu Lazkao Txiki Musika Eskolak beste hainbat kultur talderekin elkarlanean.
Garraioa
<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /