• 8
    URT
    2015

    Aurtengoan ere arrakasta handiz ospatu zen III San Silbestre proba. Eguraldi paregabea izan genuen bertara hurbildu ginenok.
    Haurren lasterketa oso polita izan zen. 200 haur baino gehiagok parte hartu zuten; 3 urtez beherakoak lehenik aitatxo eta amatxoen eskutik helduta eta ondoren, 4-5-6 urtetakoak. Haien atzetik atera ziren 7-8, eta 9-10 urtetakoak. Lehia handia egon zen!
    13.00tan ekin zion helduen lasterketak. Urduritasunak antzematen baziren ere, gogoz irten ziren 170 bat parte hartzaileak. Plaza gunetik igarotako 2 alditan, Ángel Vázquez lazkaotarra zihoan taldeburuan, eta aise igaro zuen helmuga 15 minutu eta 52 segundoren ostean. Haren atzetik sartu ziren Ibai Mendia eta Adrian Pajares.
    Nesken kategorian, aldiz, Naroa Arrieta lazkaotarra gailendu zen 20 minutu eta 17 segundoz korrika aritu eta Maider Unanue eta Amaia Azkarateren aurretik.
    Giro bikainean amaitu zen sari eta zozketako oparien banaketa NEREA JATETXEAren aurrean muntatuta zegoen karpa inguruan.
    Eskerrik asko proba burutzen lagundu duzuen guztioi, patrozinatzaileei, ikustera hurbildutakoei, eta nola ez, partehartzaileei. Mila esker!

     

    Hona hemen argazki batzuk. (https://plus.google.com/photos/104611704374150886758/albums/6101989556173765313?authkey=CIWE9eS8jpOg-wE)

  • 20
    AZA
    2014
    Lazkaoko III. San Silbestrea

    Dagoeneko irekita dago aurtengo San Silbestrean parte hartzeko izen ematea. Kiroldegian edo NEREA jatetxean egin daiteke. 

    Anima zaitezte parte hartzera!!

  • 23
    IRAI
    2014

    II. mendi duatloieko argazkiak:

     

  • 22
    IRAI
    2014

    Irailaren 20an II mendi duatloia ospatu da Lazkaon. Goizeko 10:00etan umeen duatloi txikian partehartze zabala izan da eta giro bikainan ibili dira txikitxoak eta 12 urte bitartekoak.

    Arratsaldeko proban 28 kirolariek hartu dute parte, horietatik bi emakume : Lehena Maite Murgia (TRIGOI TT) eta bigarrena Amaia Aldanondo.

    Gizonezkoen artean; 1. Ruben Zabaleta  (TRIGOI TT), 2. Iban Urdangarin (TRIGOI TT), 3. Ander Biguri 

    Kadete mailan: 1. Ibai Erdocia, 2. Josu Lazkanoiturburu, 3. Liher Miranda, 4. Iker Barandiaran

    Lazkaotar neska: Maite Murgia 

    Lazkaotar mutilak: 1. Ibai Erdocia, 2. Eneko Agirre, 3. Jon Barreros

     

     

     

    ZORIONAK parte hartu dezuten guztioi!!!

  • 9
    ABE
    2013

    Aurten ere abenduaren 31n, San Silbestreko II. edizioa ospatuko da. Proban parte hartzeko izen emate epea bihar bertan zabalduko da:

    13 urtera arteko umeek ikastolaren bidez emango dute izena egunean bertan.

    14tik gorakoentzat, izen emate epea zabalik dago bihar, abenduak 10tik aurrera Lazkaoko kiroldegian. Epea abenduaren 30era arte egongo da zabalik; halere, egunean bertan izena emateko aukera izango da.

    Probaren egunean kamixetak banatuko zaizkie partehartzaileei eta ondoren, sorteoak egongo dira.

    Izen ematea dohakoa izango da, baina borondatea eskatuko da Lazkao Xtreme taldeari laguntzeko.

    Anima zaitezte parte hartzera!!

  • 27
    IRAI
    2013

    https://plus.google.com/photos/104611704374150886758/albums/5927954238962369633?authkey=CJHGpNmsyOnJ2QE

     

    https://plus.google.com/photos/104611704374150886758/albums/5896317647534190321

     

     

  • 26
    IRAI
    2013
    I mendi duatloia.

    Pasa den larunbatean, irailak 21, ospatu zen Lazkaon I Mendi Duatloia. Eguraldi bikaina ez ezik, giro paregabea sortu zen. Partehartzea ikaragarria izan zen: 80 haur eta 75 lehiakide sprint eta olinpikorako.
    Proba gogorra izan arren, zirkuitoaren exijentzi eta paisaiak merezi izan zuen. Asko sufritu ondoren, garaile iritsi ziren helmugara MIKEL PAREDES (1º), JONATAN SAN JUAN (2º) eta ANDER GOMEZ (3º) SPRINTeko modalitatean eta IBAN URDANGARIN (1º), JULEN GONZALEZ (2º) eta GOIO MUJIKA (3º) OLINPIKOAn. Lan bikaina egin zuen baita ere proban parte hartu zuen neska bakarrak ere: MAITE MURGIA.
    Antolakuntzaren aldetik, gauzak hobetu beharrean daudela konsziente izanik, barkamena eskatu nahi da hobetu litezkeen haiengatik, eta eskerrak eman, nola ez, proba gauzatzen lagundu dezuen guztioi: partehartzaile guztiei lehenbizi, trofeo emaile (HIRU TXOKO - OGI BERRI, MIKEL OPTIKA, ADOS FOTOGRAFIA, IPOTX, ALBOKA, GERRIKO, LA HUERTA DEL PAÍS, ANA CRISTINA, NEREA taberna, ZURE MOTO) eta patrozinatzaileei (KAIKU, COCA COLA, LazkaON, AMPO, EZARRI, GODOY, IRIZAR, NARE, ORKLI, AVIA, CAJA RURAL, EL DIARIO VASCO, EROSKI, TALLERES TXINDOKI – GRUPO IURRE), Eider eta Dioni argazkilariei, eta noski, bolondres guztiei. Zuen laguntzarik gabe hau ez litzateke posible izango.
    Mila esker guztioi!

  • 12
    IRAI
    2013

    Irailaren 21ean ospatuko den I Mendi Duatloierako 3 KEDADA antolatu ditugu. 

    1.- Osteguna, irailak 12, 15:30etan.

    2.- Larunbata, irailak 14, 10:30etan.

    3.- Asteartea, irailak 17, 15:30etan. 

     

    Kedada guztiak plazatik irtengo dira. Animatu eta azaldu!!!

     

  • 21
    IRAI
    2013

    Irailaren 21ean, larunbata, I. Mendi Duatloia ospatuko da Lazkaon. Haurren (12 urtez beherakoak) zirkuito laburraz gain, bi modalitate eskainiko dira: Sprinta (12-16 urteko gaztetxoentxat -gurasoen baimenarekin-; 2Km korrika, 7Km bizikletaz eta 1Km korrika) eta Olinpikoa (16 urtetik gorakoentzat; 4Km korrika, 14Km bizikletaz eta 2Km korrika).

    Ibilbidea erabat zehaztuta dago.

    Izen ematea, www.kirolprobak.com helbidean egin ahal izango dira. Sprinterako 12€ izango dira (17€ egunean bertan) eta Olinpikoarako 15€ (20€ egunean bertan).

    Trofeo eta sorpresa ugari egongo dira sorteo bidez. Opari bikainak.

    Ainimatu zaitezte parte hartzera www. kirolprobak.com helbidean!!!

    OHARRA: Mendi duatloia gauzatzeko, bolondresak behar ditugu antolaketan parte hartuz esku bat botatzeko. Interesaturik bazaude, deitu mesedez 660024835 telefonora. Asko eskertuko genuke zure laguntza. Mila esker aldez aurretik!

<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /