• 24
    EKA
    2016
    Kantaka Txindoki egoitzan

    Datorren ostiralean, arratsaldeko 17:00etan Kantaka abesbatzak Txindoki egoitzan kontzertu bat eskainiko du. Une paregabe bat pasako dugu kantuarekin!

  • 12
    EKA
    2016
    Bide onean

    Atzo Kantaka abesbatzak Aita Donostia Aste Musikalaren barruan kontzertua eskaini zuen Donostiako Kaputxinoen elizan. Hemen diario vasco-ko EMECEren kritika.
    Musikarekin gozatzen jarraitu!

  • 11
    EKA
    2016
    Aita Donostia Aste Musikala

    Ekainaren 10 etik 15era ospatuko den XIX Aita Donostia Aste Musikalaren barruan, Kantaka  abesbatzak kontzetua eskainiko du datorren ekainaren 11n arratsaldeko 20:30etan Kaputxinoen elizan. Abesbatzari Debora Herrero soprano eta Arantxa Gastesi piano joleak lagunduko die Javier Alberdiren zuzendaritzapean.

  • 28
    API
    2016
    San Prudentzio jaiak

    Dagoeneko festen atarian aurkitzen gara. Kantakak aurten bi ekimentean parte hartzen du. Apirilak 24 igandea, eguerdiko  13:00etan herriko beste abesbatzekin batera kantu poteoan kaleak alaitzen arituko da, eta apirilak 28 osteguna, arratsaldeko 20:30etan San Prudentzio ermitan, kontzertu bat eskainiko du. Kontzertu honetan Arantxa Gastesi pianoan eta bakarlari bezala Débora Herrero sopranoa izango ditugu, guztiak Javier Alberdiren zuzendaritzapean.
    Ondo pasa jaietan!

  • 10
    MAR
    2016
    Martxoak 12, Ahotsaren eguna

    Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatzen duen aste kulturalaren barruan, datorren larunbatean, martxoak 12, eguerdiko 12:00 etan Areriako plazan, AHOTSAREN EGUNA ospatuko da herriko abesbatzen eskutik. Kantaka ere bertan izango da.


    Eguneko ekintzak ez dira bertan amaitzen, 14:30 etan kantu bazkaria eta ondoren Dantzara plazara Oin Arin dantza taldearen eskutik.


    Aste kulturalaren gaineko informazio gehiago: http://www.lazkaotxikime.com/#!aste-kulturala/sdl4n

  • 8
    URT
    2016
    KONTZERTUA SEGURAN

    Datorren urtarrilaren 8an, arratsaldeko 18:30etan Segurako Sorkundetar komentuan kontzertua eskainiko du Kantakak. Pianoan Arkaitz Mendoza, biolinarekin Martin Kortaberria eta  bakarlari moduan Debora Herrero eta Javier Alberdi izango ditugu, guztiak Javier Alberdiren zuzendaritzapean.
    Guztiak gonbidatuak zaudete!

  • 24
    ABE
    2015
    kantaka gabonak

    Datorren abenduak 24an, ikastolakoei lekukoa hartuta, 13:00ak inguru Kantaka Lazkaoko kaleetan gabon kantu poteoan ibiliko da. 

    Abenduaren 26an, arratsaldeko 19:30etan  Lazkaoko parrokian ohiko gabon kontzertua eskainiko dugu. Pianoa: Arantxa Gastesi, biolina: Martin Kortaberria, bakarlariak: Debora Herrero, Javier Alberdi eta Iñigo Vilas izango ditugu, guztiak Javier Alberdiren zuzendaritzapean

  • 3
    ABE
    2015
    Kantaka ere euskararekin

    Bihar abenduak 3, ekitaldi ugari antolatu dira EUSKARAREN eguna ospatzeko. Udaleko euskara batzordeak bultzaturiko ekimen hauetan herriko hainbat elkartek parte hartuko dugu, San Benito ikastola, Maizpide euskaltegia, Oin Arin dantza taldea,  Antzar Gazteak txistulariak, Lazkao Txiki Musika Eskola eta Kantaka abesbatza besteak beste. Eguneko egitaraua ondorengoa da:
    11:00etan  San Benito ikastetxeko ikasleak Plazan trikitixa soinuarekin
                       Udaletxeko balkoitik pregoia irakurri eta ondoren "Euskaraz bizi nahi dut" flashmoba
    17:00etan: Buruhandiak Antzar Gazteak Txistulariekin. Plazan
    17:30 -18:30: Erromeria Oin Arin dantza taldeak dinamizatuta.
    18:30etan testu irakurketa plazan
    19.00- 20:00etara KANTU POTEOA Maizpide euskaltegia eta abesbatzak (Kantaka eta Lazkao Txiki Musika Eskola)
    Herritar guztiak antolaturiko ekimenetan parte-hartzera gonbidatuak zaudete!

     

  • 19
    AZA
    2015
    Santa Xexili eguna ospatuz

    Gaur, hilak 19 izan arren, igandeko Santa Xexili eguna, musika eta musikarien eguna, ospatuko dugu, 17:30etatik aurrera Lazkaoko kaleak musikaz alaituz.  Lazkao Txiki Musika Eskolaren ekimen honetan, Oin Arin eta Orobione eta Kantaka abesbatzak parte hartuko dugu ere. 

Kantakaren web orria
<< 2017, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
56
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /