• 24
    API
    2015
    2015eko festen egitarauko azal lehiaketa

    San Benito ikastolako 3.DBHko ikasleen artean festetako kartel lehiaketa egin dute aurten ere. 59 ikastelek parte hartu dute eta 28 lan aukeztu dituzte.

    Lehenengo, bigarren eta laugarren DBHko 187 ikasleek bozkatu dute eta Irune Sukiaren lana izan da gailendu dena. Bozketaren arabera hauek izan dira hurrenez hurren 5 sarituak.
     

    1.- Irune Sukia

    2.-Ander Eskisabel

    3.-Ruben Imaz, Ander Azurmendi  eta Joanes Begiristain

    4.-Ane Agirre e ta Maialen Alustiza

    5.- Leire Acosta eta Beñat Mujika

    Lan guztiak ikusteko: http://lazkaotarrok.eus/jaiak/argazkiak/20150424/2015eko_festetako_kartel_lehiaketa

    Sarituak izan diren kartelak:

  • 17
    API
    2015

    Lazkaoko Udalak herriko elkarte eta eragile desberdinekin elkarlanean 2015eko jai egitaraua prest dauka. Hemen irakur dezakezu egitaraua.

  • 16
    API
    2015

    Larunbata honetan, hilak 18, Euskadi Enparantzako aparkalekuan festatako barrakak jartzen hasiko dira. Hau dela eta, hor aparkatzen duten autoen jabeei eskatzen zaie beraien autoak hortik ateratzeko goizeko 9:00ak baino lehen. Era berean, adierazi, festak bukatu arte aparkalekua itxita egongo dela.

  • 16
    API
    2015
    Mozorro egunerako irizpideak

    Mozorro egunerako karpa jarri behar dutenek, aurrez, udaletxean izena eman beharko dute. Karpa jartzeko bete beharreko baldintzak honako hauek izango dira:
    • Karpak ezingo du guztiz itxia izan.
    • Musika bolumena neurtu egingo da.
    • Karpako musikak itzalita egon beharko du oholtzako taldeek jotzen bukatzen dutenerako.
    • Karpa jarritako tokitik kendu egin beharko da.

  • 16
    MAR
    2015
    Festak antolatzeko bilera

    Gauzak zehazten ari gara jada baina badago, oraindik, ideia berriak aurkezteko aukera. Etorri lasai!

    EGUNA: martxoak 16, astelehena.
    ORDUA: 19:00etan.
    LEKUA: udaletxea.

  • 5
    MAR
    2015
    Helduen danborradako saioak

    Aurtengo San Prudentzio jaietako helduen danborrada prestatzeko saioak ostegun honetan, martxoak 5, hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan, ikastolako San Prudentzio eraikinean.

    Bertan emango da aurtengo saioen plangintzaren berri.

  • 26
    OTS
    2015
    Lazkaomendiko jaiak antolatzeko bilera

    Lazkaomendiko jaiak antolatzeko bilera

    EGUNA: Otsailak 26, osteguna.

    ORDUA: 15:00etan.

    LEKUA: udaletxea.

  • 3
    OTS
    2015
    Jaiak prestatzeko lehen bilera

    Datorren otsailaren 3an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan eta Udaletxean aurtengo San Prudentzio jaiak antolatzeko lehen bilerarako deia luzatzen dizuegu lazkaotar guztioi.

     

    Animatu eta parte hartu denon gustoko festak antolatzen!

<< 2017, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
56
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /