• 21
    EKA
    2015
    Ekainaren 21ean gure esku dagok antolatutako anoetako ekimena

    Ekainaren 21ean gure esku dagok antolatutako anoetako ekimenean parte hartzeko sarrerak erosi behar dira.


    0-2urteko umeek dohainik,
    2-14 5euro eta
    14tik gora 10euro.

    Kontuan izan beharreko oharrak: Sarrerek zenbakia daukate, hau da, numeratuak daude. OSO garrantzitsua da norberak daukan zenbakia errespetatzea eta baita eserleku bakoitzean aurkituko duen materiala bertan mantentzea ere.

    Taldean doazenak batera erostea komeni da, alkarrekin eseri ahal izateko

     

    Nola lortu sarrerak eta nikiak???

  • 24
    API
    2015
    Festa hasierako suziria

    Aurtengo festei hasiera ofiziala emateko, hilaren 24ean, ostirala, arratsaldeko 19.00etan, Lazkaoko Gure Esku Dago taldeak pregoia irakurri eta suziria jaurtiko du udaletxeko balkoitik, aurten ospatuko den JOSTUNAK herri ekimenari bultzada eman nahian. Izan ere, erabakitzeko eskubidea oinarrizkoa izango dela uste baitugu gure gizartean, eta horregatik, erabakitzeko eskubidearekin bat egiten duen herritar orori oihal zatietan bere borondatea, bere asmoak, esperantzak, ametsak, ezartzeko eskatu diogu. Gaur borondateak josi nahi ditugu, ekainaren 21ean protagonista izan daitezen, hautetsontzi erraldoiak kolore eta aniztasun festa bihurtuz.  GORA SAN PRONTZIOAK!

  • 18
    API
    2015
    Apirilak 18: Erabakia Ehuntzen hasteko eguna.

    Apirilaren 18an izango dugu lazkaotarrok erabakia ehuntzen hasteko eguna. Oihal zatitxoak pertsonalizatzeko aukeraz gain, ondo pasatzeko aukera izango dugu osatutako egitarauarekin.

     

    Gelditzen diren bazkariko tikeak ostegunean 18tan plazan jarriko den mahaian egongo dira saltzen, bertan telak betetzeko aukera egongo delarik. Baita aurtengo erronkarako nikiak ere! Animatu!!!!!

  • 18
    API
    2015
    Gure Esku Dago eguna Lazkaon

    Bertan dugu Lazkaoko Gure Esku Dago eguna, Apirilaren 18an, larunbata, ospatuko dugu. Egun osoko festa izango da: haur-gazte-helduentzako jolasak, triki-kantu poteoa, bazkaria plazan, musika, etab.

    Dagoeneko salgai dituzue bazkarirako txartelak ZELATA, ALBOKA, GIROA, HERRIKO eta OKER tabernetan (helduek 12 € eta 14 urtetik beherakoek 8 €), hilaren 14ra arte.

    Animatu!!

  • 24
    API
    2015
    Trena martxan doa!

    Aspaldi martxan jarri zen trena badoa aurrera: 2012an Lazkaoko plazan egin genuen flashmob izugarria, iaz kilometroz kilometroa egin genuen gizakatea… eta hurrengo erronka ere bertan dugu!

     

    Apirilaren 18an Gure Esku Dago eguna ospatuko dugu Lazkaon, eta 24ean, festei hasiera emanez, Ehuntze Eguna, Gure Esku Dago dinamikaren erronka berriari helduz. Parte hartu nahi zenuke? Oso erraza da egin beharrekoa: zure oihal zatia pertsonalizatu, saretze txartela bete eta euro bat ordaindu! Banaka, koadrilan, familian, kirol-taldean… nahi duzuen moduan egin dezakezue.

    Dagoeneko asko gara saretu garen lazkaotarrak, beraz, zu ere saretu baldin bazara, animatu ingurukoak! Zuen esku dago! Gure Esku Dago!

    Aprobetxatu plazan mahaia jartzen dugun unea edo eskatu talderako oihal zatia gurekin harremanetan jarrita sare sozialen bitartez edo gure helbidera idatzita: gedlazkao@gmail.com

  • 14
    MAR
    2015
    "Elkartasuna, elkarrekin erabaki" mahai ingurua

    Larunbat honetan Idiazabalen 19:00etan Guraso Elkartean "Etorkizuna, elkarrekin erabaki" izenburupean egingo den mahai ingurura gonbidatu nahi zaituztegu. Partehartzaileak ondorengoak izango dira:

    - PATXI ZABALETA: ARALAR-eko sortzailea eta Nafarroako legebiltzarkidea.
    - IÑAKI ZARRAOA: Getxoko alkate ohia eta EITB-ko zuzendari ohia. EAJ-PNV.
    - JESUS EGIGUREN: Eusko legebiltzarreko presidente eta legebiltzarkide ohia. PSE.

    Moderatzaile lanetan berriz, Ion Muñoa, Deusto Unibertsitateko irakaslea izango da.


     

  • 5
    MAR
    2015
    "Jostunak" dokumentalaren aurkezpena

    Datorren ostegunean, martxoak 5, 19:00etan Areria Kulturgunean, Gure Esku Dago herri-ekimenak egindako "Jostunak" dokumentala aurkeztuko dugu.

    Gure Esku Dago dinamikaren sustraitze prozesua kontatzen du filmak, eta erreferenteak diren hainbat lagunen adierazpenak biltzen ditu. Erabakitzeko eskubidearen inguruko korapilo nagusiak askatzeko ahalegina erakutsi nahi dugu dokumental honen bidez.

  • 10
    OTS
    2015

    Lazkaoko Gure Esku Dagok tutoreei, laguntzaileei eta orohar aurtengo erronka gertutik ezagutu eta bertan parte hartu nahi duen orori zuzendutako bilera antolatu du.

     

    NOIZ: Otsailak 10 asteartea
    NON: Udaletxeko pleno aretoan
    ORDUA: 19:00

  • 7
    OTS
    2015
    Argia saria

    2015. urteko sustapen ekintza onenari Argia Saria erabakitze eskubidearen aldeko Gure Esku Dago mugimenduari eman diote.

    http://www.argia.eus/albistea/gure-esku-dago-gure-filosofia-letran-musikan-eta-egiteko-moduan-txertatu-zen

Gure esku dago
<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

Gure esku dago abestia

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /