• 17
    IRAI
    2017
    Esparruko Bira

    Ikastolaren eta Amalur mendi elkartearen artean 2017-2018 ikasturterako antolatuta dauden mendi irteerei igande honetan emango diegu hasera Esparruko erromeriarekin. Normalki, irailaren 3. igandean ospatzen da Esparruko erromeria Lazkaon eta ohitura horri eutsi  nahi diogu. Aurten irailaren 17an izango da. Irteera goizeko 9etan izango da  herriko plazako pilotalekutik abiatuta. Ikurriñari omenaldia eta jokoak bukatzen direnean bi aukera daude; Bata, behera jeistea eta bestea, bertan bazkaltzen gelditzea. Ohitura bertan gelditzekoa izan da. Azkeneko hauek arratsaldean, 18:00ak inguruan, jeitsiko lirateke. Eguraldi txarrarekin Esparrura igo, jeitsi eta herriko plazan beteko litzateke egitaraua. Animatu!!

    Irailak 16, larunbata:
     
    17:30ean: plazatik irteera gaueko akanpadarako Esparrun. Ondoren, “Altxor bila” jolasa bertan eta teleskopio bidez izarrak ikustea.

    19:00etan: buruhandiak txistulariekin kalejira herrian.

    Irailak 17, igandea:     

    9:00etan: txupinazoa eta Esparrura irteera herriko plazatik.

    12:00etan: ikurriñari omenaldia: txalaparta, txistulari, dantzari, trikitilari eta Iban Urdangarin eta Iñaki Apalategi bertsolariekin.

    12:30ean: haur,  gazte eta helduentzako jolasak.

    14:30ean: bazkaria, trikitilari eta bertsolariekin.
     

  • 5
    IRAI
    2017
    Lazkaoko KZgunea: Iraileko formazio eskaintza

    Lazkaoko KZgunean irailean ikastaro hauek egin ahalko dituzu.

    Argibieak edo kurtsoetan izena eman nahi baduzu gogoratu hezitzailea astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara egongo dela.

    Telefonoa: 943023661  

    emaila: tutor.lazkao@kzgunea.net

    Elosegi, 34, 1. solairua (Orobione Etxea)
    20210 - Lazkao

    http://www.kzgunea.eus

  • 29
    EKA
    2017
    Lazkaoko Kzgunea. Uztaileko planifikazioa.

    Lazkaoko Kzgunean Uztailan egongo diren ikastaroen planifikazioa honako hau da.

    Hezitzailea Uztailan 16:00-20:00ko ordutegian egongo da.

  • 25
    EKA
    2017
    MENDI IRTEERA ATTOLA-  IZARRAITZ (ERLO)-AZPEITIA

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak elkarlanean antolatutako 20. irteera dugu hau. Azkoitiko Attola auzotik abiatu eta Izarraitz mendigunera joko dugu, bertako gailur nagusienera, Erlora (1026m.) igoaz. Ondoren, Xoxoteko paraje ederretan hamaiketakoa egin eta bertako inguruneaz gozatu ahal izango dugu, Azpeitiko herrira jaitsi aurretik. Ibilbide polita eta ingurune zoragarria.  12 kilometro luzerako, 400 m. desnibel positiboko eta 3 ordu eta erdiko ibilbidea da. Igande goiz ederra igarotzeko aukera polita. Zatozte!!! Ekainak 23rako, ostirala, 14:00rako, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 636979154 (Iker), email honi erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com.


    EGUNA:  Ekainak 25, igandea.
    ORDUA:  8:30ean, “Itzala” taberna parean.
    ITZULERA:  13:30ak – 14:00ak bitartean.

    OHARRA:   Gaztetxoek 2 eta helduek 5 euro ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 3
    EKA
    2017
    Mendi irteera Laguna Negra-Picos de Urbion

    Irteera hau Amalur Mendi Elkartea eta San Benito ikastolaren artean

    antolatzen duten 19.a da. Ekainaren 3an, goizeko 6:00etan, izango da

    irteera, Itzala taberna paretik. Laguna Negrara (1753 m.) iritsi eta, bertatik,

    Pico de Urbionera (2228 m.) igoko gara. 4km-ko luzera eta 1:30- 2 orduko

    iraupena. Tontorra egin eta gero, Duero ibaiaren sorrerara jeitsiko ginateke

    (mendiaren magalean dago) eta, hemendik, GR-86 hartuz, Duruelo de la Sierra

    (1199 m.) herri aldera hartuko dugu. Urbionetik Duruelora 11 km daude.

    Beraz, ibilaldiaren luzera 15 km-koa da denera, gutxi gora behera. Ekainaren

    4ean, igandean, inguruak ezagutuko ditugu ibilaldi motz bat eginez.

    Pertsonako 20 euro izango da irteeraren balioa 16 urtez azpikoentzat eta 65-

    70 € inguru besteentzat. Bertan honako hau dago sartuta: garraioa,

    larunbateko afaria, gaua Covaledako aterpetxean (lozakuen beharrik ez

    dago), igandeko gosaria eta bazkaria otarteko bidez. Beraz, larunbateko

    hamaiketakoa eta bazkaria norberak berea eraman beharko du etxetik

    motxilan. Izena eman amalur.me@gmail.com posta elektronikora idatziz,

    korreo honi erantzunez edo 636979154 telefonora deituz (Iker), ahalik eta

    azkarren. Maiatzak 31, asteazkena, azken eguna. Ez itxaron azken eguna

    arte!!!

    EGUNA: Ekainak 3, larunbata.

    ORDUA: 6:00etan, “Itzala” taberna parean.

    ITZULERA: Ekainak 4, igandea, 19:00ak inguruan.

  • 21
    MAI
    2017
    Mendi irteera Indamendi

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak elkarlanean antolatutako 18. irteera dugu

    hau. Murube mendira zegoen iragarrita igande honetarako baina, bere garaian egin gabe

    geratu zen Indamendi mendira joango gara. Zarautztik abiatu eta, igoera samurrean, 449

    metroko desnibela igoaz iritsiko gara gailurrera. Aizarnazabal, Aia eta Zestoako herriak

    bat egiten dute bertan. 9 kilometroko ibilbidea joan-etorrian, zailtasun errazakoa eta 3

    ordutan (hamaiketakoa barne) egiten dena. Maiatzak 19rako, ostirala, 14:00rako, eman

    behar da izena telefono honetara deituaz: 636979154 (Iker), korreo honi erantzunez edo

    posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com. Animatu!!!

    EGUNA: Maiatza 21, igandea.

    ORDUA: 8:30ean, “Itzala” taberna parean.

    ITZULERA: 13:30ak inguru.

    OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 euro ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 7
    MAI
    2017
    Mendi irteera ibilaldi neurtua Lazkaomendira

    Maiatzeko 6-7 aste bukaera horretan ospatuko diren Lazkaomendiko festak

    emango diete amaiera aurtengo Lazkaoko jaiei. Hemengo festen antolatzaile-taldeak,

    Amalur eta Ikastolarekin batera, Maiatzaren 7an izango den Ibilaldi Neurtua antolatu

    dute, urtero bezala. Ibilbidea hau izango da: Herriko plaza (irteera), Enpaundi, Beiztin,

    Amondarain, Abalin, Gurutzetxeberri, Maitz Goene, Ixurrene (amaiera). Aukera ederra

    dugu parte hartzeko. Ezin diegu hutsik egin antolatzaileei. Animo! Edozeinek parte har

    dezake baina, gaztetxoek taldeka parte hartzen dutenez, 3, 4 edo 5 kidez osatuko dira

    taldeak. Lazkaomendira iritsitakoan diploma bat jasoko dute parte hartutako ikasle

    bakoitzak eta otarteko edo pintxo bana ere izango dute. Ondoren, bertan izango diren

    jokuetan parte hartzeko aukera ere izango dute. Helduek ere bai.

    EGUNA: Maiatzak 7, igandea.

    IRTEERA: 8:30ean, plazatik.

    HELMUGA: Lazkaomendin, 10:30ean.

  • 18
    API
    2017
    LAZKAOKO GAZTELEKUA

    Kaixo gazte!

    Dakizuen moduan, apirilaren 20ean, Lazkaoko Gaztelekuak ikasturteko itxiera jaialdia ospatuko du. Ixtiera hau denboraldi baterako izango da; izan ere, datorren ikasturte hasieran zerbitzua berriro ere martxan jartzea aurreikusten baita.

    Egun honetan, musikaz girotutako jaialdi bat egingo dugu, horrez gain, jolas anitzak zein merendola batez gozatzeko ere aukera izango dugu. 

    Beraz, ANIMATU eta ETOR ZAITEZ!

  • 5
    API
    2017
    APIRILEKO EGITARAUA

    Hementxe duzue ikusgai apirilean zehar Gaztelekuan egingo ditugun ekintzak. Gainera, Aste Santuan ere zerbitzua martxan izango da, oporraldiak elkarrekin gozatzeko asmoz. 

    Beraz, ANIMATU eta ETOR ZAITEZ!

Garraioa
<< 2017, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
56
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /