• 19
    AZA
    2017
    Mendi irteera Udana-Aldola, Goierriko bira

    Gure eskualderi bira ematen dion ibilbidearen zati bat egingo dugu oraingoan, Aizkorriko
    parke naturalean kokatua bere gehiengoan, Udanatik atera eta Aldaola -ra bitartekoa hain
    zuzen ere. Bidean, goian agertzen den Artzanburu izango dugu punturik garaiena, eta
    Aizkorriko mendi zerrak ezkutatzen dizkigun Urbiako lautadetatik barrena Aldaolan emango
    diogu bukaera zeharkaldiari. Esan, oraingoan helduentzat soilik izango dela mendi irteera
    bere luzera kontutan izanik.

     

    ANIMATU !!

    Ibili beharrekoak ; 20 km. Bataz besteko denbora; 8,5 ordu.

    Irteera lekua ; Itzala taberna. Noiz; 2017.11.19
    Irteera/Itzulera ordua ; 8:00 a.m. / 17:00 p.m

  • 12
    AZA
    2017
    Mendi irteera Deskargatik Udana

    Egunon gaur ere, earra dauta !

       Asteburu honetarako iragarririk zegoen mendi-irteera bertan bera gelditzen da, Deskargati Udanara egingo den zeharkaldia ez da egingo, baina, izango da irteera alternatiboa (Lazkao inguruan 2-3 orduko mendi-buelta), beraz, eguraldi txarra izanagatio mendira joan nahi duenak azaldu dadila 8:30 -etarako Itzala aurrera.

    Egun ona izan dezazuela...

    AMALUR M.E.

  • 22
    URR
    2017
    Mendi irteera Finalistan eguna Errenterian

    Gipuzkoako mendi federazioak, eskolarteko mendi lehiaketa sailaren barnean antolatzen
    duen mendi irteera haitzakitzat harturik, Errenteriara joango gara oraingo honetan.
    Bertan, hemen beran doakizuen ibilbide hau burutuko da eta eguna osatu nahi izanez
    gero ekitaldi gehiago ere izango dira.

    Irteera lekua ; Itzala taberna. Noiz; 2017.10.22

    Irteera/Itzulera ordua ; 8:00 a.m. / 14:00 p.m

    OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 euro ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 8
    URR
    2017
    Mendi irteera Xoldokogainara

    Atlantikoko itsasotik habiatuta Pirinioetako lehen tontorra den XOLDOKOGAINA (436m)

    mendira joango gara oraingo honetan. Lapurdiko lurretan kokatua, Nafarroako mugetatik
    oso hurbil, Biriatu udalerriko lursailetan hain zuzen ere.
    Behi bidean, gure gaurko helburu den mendiaren magala zeharkatuz, lehenik “Poiriers”
    eta ondoren “Osins” izeneko lepoak gurutzatuko ditugu, denbora guzian, zailtasunik
    gabeko igoera erosoa eginez, edonorentzako ibilbide bihurtzen delarik. Behin tontorrean,
    gure begien gozamenerako, Txingudiko badia osoa guretzat geratzen da.

    Ibili beharrekoak ; 8 km. Batez besteko denbora; 3 ordu.

    Punturik baxuena; 100 m Punturik garaiena; 486 m.
    Irteera lekua ; Itzala taberna. Noiz; 2017.10.8
    Irteera/Itzulera ordua ; 8:30 a.m. / 14:00 p.m

  • 1
    URR
    2017
    Mendi irteera Murubera

    Nafarroa garaiak eta Arabak bat egiten duten inguruan dagoen MURUBE (1129m)

    tontorrera joango gara oraingo honetan. Horretarako, Urbasa hegoaldeko Amezkoa
    bailaran dagoen Larraona herrira hurbilduko gara, berau, hasera eta bukaera puntua
    izango delarik.
    Behin bidean, San Benito baseliza ondotik pasaz, Aizluzera igoko gara, bertatik,
    zuzenean MURUBE tontorrera joateko (behatoki ederra benetan). Itzuleran, Arteako baso
    sorgindua bisitatzeko aprobetxatuko dugu berriro Larraona herrian amaituz zailtasun
    ertaineko ibilbide hau.

     

    Ibili beharrekoak ; 11.5 km. Punturik bajuena; 742 m.
    Batez besteko denbora; 4 ordu. Punturik garaiena; 1.129 m
    Irteera ordua ; 8:00 a.m. Irteera lekua ; Itzala taberna.

     

  • 17
    IRAI
    2017
    Esparruko Bira

    Ikastolaren eta Amalur mendi elkartearen artean 2017-2018 ikasturterako antolatuta dauden mendi irteerei igande honetan emango diegu hasera Esparruko erromeriarekin. Normalki, irailaren 3. igandean ospatzen da Esparruko erromeria Lazkaon eta ohitura horri eutsi  nahi diogu. Aurten irailaren 17an izango da. Irteera goizeko 9etan izango da  herriko plazako pilotalekutik abiatuta. Ikurriñari omenaldia eta jokoak bukatzen direnean bi aukera daude; Bata, behera jeistea eta bestea, bertan bazkaltzen gelditzea. Ohitura bertan gelditzekoa izan da. Azkeneko hauek arratsaldean, 18:00ak inguruan, jeitsiko lirateke. Eguraldi txarrarekin Esparrura igo, jeitsi eta herriko plazan beteko litzateke egitaraua. Animatu!!

    Irailak 16, larunbata:
     
    17:30ean: plazatik irteera gaueko akanpadarako Esparrun. Ondoren, “Altxor bila” jolasa bertan eta teleskopio bidez izarrak ikustea.

    19:00etan: buruhandiak txistulariekin kalejira herrian.

    Irailak 17, igandea:     

    9:00etan: txupinazoa eta Esparrura irteera herriko plazatik.

    12:00etan: ikurriñari omenaldia: txalaparta, txistulari, dantzari, trikitilari eta Iban Urdangarin eta Iñaki Apalategi bertsolariekin.

    12:30ean: haur,  gazte eta helduentzako jolasak.

    14:30ean: bazkaria, trikitilari eta bertsolariekin.
     

  • 5
    IRAI
    2017
    Lazkaoko KZgunea: Iraileko formazio eskaintza

    Lazkaoko KZgunean irailean ikastaro hauek egin ahalko dituzu.

    Argibieak edo kurtsoetan izena eman nahi baduzu gogoratu hezitzailea astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara egongo dela.

    Telefonoa: 943023661  

    emaila: tutor.lazkao@kzgunea.net

    Elosegi, 34, 1. solairua (Orobione Etxea)
    20210 - Lazkao

    http://www.kzgunea.eus

  • 29
    EKA
    2017
    Lazkaoko Kzgunea. Uztaileko planifikazioa.

    Lazkaoko Kzgunean Uztailan egongo diren ikastaroen planifikazioa honako hau da.

    Hezitzailea Uztailan 16:00-20:00ko ordutegian egongo da.

  • 25
    EKA
    2017
    MENDI IRTEERA ATTOLA-  IZARRAITZ (ERLO)-AZPEITIA

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak elkarlanean antolatutako 20. irteera dugu hau. Azkoitiko Attola auzotik abiatu eta Izarraitz mendigunera joko dugu, bertako gailur nagusienera, Erlora (1026m.) igoaz. Ondoren, Xoxoteko paraje ederretan hamaiketakoa egin eta bertako inguruneaz gozatu ahal izango dugu, Azpeitiko herrira jaitsi aurretik. Ibilbide polita eta ingurune zoragarria.  12 kilometro luzerako, 400 m. desnibel positiboko eta 3 ordu eta erdiko ibilbidea da. Igande goiz ederra igarotzeko aukera polita. Zatozte!!! Ekainak 23rako, ostirala, 14:00rako, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 636979154 (Iker), email honi erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com.


    EGUNA:  Ekainak 25, igandea.
    ORDUA:  8:30ean, “Itzala” taberna parean.
    ITZULERA:  13:30ak – 14:00ak bitartean.

    OHARRA:   Gaztetxoek 2 eta helduek 5 euro ekarri behar dituzue autobuserako.

Garraioa
<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /